2013/04/20

Herritik urruntzean ohartu naiz,
aberria atzean uztean ohartu naiz,
hitz batek atzean duen historia,
mendi batek magalean duen bizia,

Itsasoak zaintzen gaitu,
kukuarrik babestu,
Nola ez nintzen lehenago konturatu?


Altxorbat dugu eskuartean,
konturatu naiz bat-batean,
eta promes egingo dut,
beti mantenduko dut
altxor hori babesean,

ez dut utziko, itsas piratek,
ertz batetik zein bestetik
eraso egitea,

Erbesteak erakutsi baitit,
guk dugun hori 
ezin dela inon aurki.

Ama, alaba, lagun, maitale
hitz, harri, aire, itsaso,
Jar zaitezte momentu batez,
zerutik herriari so,
gurea da, gu gara,
mendez mende, pausoz pauso,
berezi egin gaituena
Ama, amona,
Euskal Herria



2012/08/15

Ez balit axola,
txoriekk txioekin essnatzeak,
ez balit axola,
ibaiak malkoak eramateak,
ez balit axola,
basoak bertsoak xuxurlatzea...

Baina, axola dit,
axola dit zuk esanak,
axola dit esan horiek,
ez ulertzearen ondorio direla.

Baina, axola dit,
eta ez da nire errua,
ez dut errurik ulertzen ez banauzu.

Hemen naiz, honela naiz,
eta izango naiz,
zuk nahi edo nahi ez.