2011/03/23

Lurrean argi polit zena zeruan, betikotasunean liluragarri baita.

Ballet dantzari baten zapatek negar egiten dute. Negar lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. Inongo errurik gabe bizi guztia sufritzera kondenatuak daude, eta egunen batean, besterik gabe, beren bizia eten egingo da. Arima lapurtuko dion zuloak betikotasunerako erretiratuko ditu, negarrez, lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. Ballet dantzari baten zapatek negar egiten dute. Inongo errurik gabe bizi guztia sufritzera kondenatuak daude, eta egunen batean, besterik gabe, beren bizia eten egingo da. Arima lapurtuko dion zuloak betikotasunerako erretiratuko ditu, negarrez, lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. 

Eta, atzo haurtxoak aitonak emandako kaxan jaso zuen bere harri maitea, bere bizia. Altxorra bailitzan maite duen hori. 

Baina, ustekabean bestea etorri da, eraman egin du, bizibarik utzi du haurtxoa. Inongo errurik ez zuen haurtxoari biza kendu dio.

Horregatik diotsut beste horri, egina egin duzu, baina damutuko zaizu. Ez zizuten erakutsi nonbait zurea ez dena ezin lortu dezakezula, jabetza horren zortea duen hark ematen ez badizu behintzat.
Egina egin duzu, haurtxoari bizia kendu diozu, eta damutuko zaizu, ordainduko duzu, zeruetako argirik ikusiko ez baduzu.

Haurtxoak orain, gauero zerura begiratuko du, negar egingo du, baina argi bat ikusiko du. Halakorik merezi ez zuen arren bere bizia han egongo da, zaintzen, maitatzen. Lurrean argi polit zena zeruan, betikotasunean liluragarri baita.

2011/03/16



noizbait, 
nonbait, 
norbaitek norbaiti esandako zerbaitek,
noraeza nagusitu zuen 
nonahi.