2010/11/29

Zure aurrean jarri eta ez nauzu ikusten.
Zure begirada harrapatzen saiatzen naiz, baina ez zara ohartzen.

Baina ez dakit zein den egia.
Ez ote nauzun ikusten ala ez ote nauzun ikusi nahi.

2010/11/27

Burua biratzean, ustekabean nire ondoan zaudela ohartu naiz.










Orain ase naiz; ez dut gehiagorik behar. :D 

2010/11/24



Behin, maite ninduzula esan zenidan, 
esan eta soka batekin inguratu ninduzun.
Betiko zuri lotuta mantenduko ninduen sokarekin.

Egun batean ibaira eraman ninduzun.
Urertzean geratu nintzen 
zu bertan basiatzen zinen artean.

Ibaian  behera zindoazen.
Behera uraren korronteak zeramatzala.
Eskuineko eskua jaso eta agurtu egin ninduzun.
Agurtu eta eskua ezpainetara hurbildu zenuen, muxu bat bidaliz.

Irribarrea marraztu zitzaidan zurekiko
 nuen, 
dudan 
eta izango dudan 
xeraren ondorioz.

Baina oharkabean, 
ur-jauzira iritsi zinen.
 
Betiko niregandik aldenduko zintuen ur-jauzi madarikatura.

baina

Nonbait, nire barnean orain arte galdurik zegoen ausardia irten zen lasterka.
Lasterka, nire maitea kendu nahi zidan horri aurre egitera.
Soka hartu nuen, 
bion maitasuna ahalbideratu zuen soka,
txirikorda pottolo bat egin nion 
eta hel zenezan luzatu nizun.

Sokak berriz ere bete zuen bere beharra.

2010/11/22

Afrikar tribu baten erdian nagoela iruditzen zait
kaixo esan eta ez baitidate ulertuko.
Zerbait ez egiteko esan eta ez batidate kasurik egingo.

Paretari hitz egingo  banio bezala izango litzateke.
Nire buruarekin borrokatzea besterik ez zait geratzen aukeratzeko.

Garrasi egin eta inork ez dit kasurik egingo,
inork ez dit erantzungo,
ez batit ulertuko,

Horregatik itzuli nahi dut nire herrira,
ulertuko didan norbaiten bila.

2010/11/16

Cogito ergo sum

Txiki-txikitatik , nire buruari hainbat galdera egin izan dizkiot.






Eta niretzat urdina den hori izatez gorria bada?
Bai, hori galdetzen nion buruari.
Irakasleak urdina zen hori urdina zela erakutsi zidanean,
besteen begientzat kolore hori niretzat gorria dena bazen?
Eta, nik urdin ikusten banuen? Urdina berez gorri balitz,
eta gorria urdin?


Baina, tira, hala ikasi dut, eta hala uste edo sinetsi beharko dut.
Edo ez?
Zergatik ez zalantzatu?

Zer da errealitatea, beraz?

Nik dakidan bakarra, azkenfinean, guzti hori zalantzatzeko pentsatu egiten dudala da.
Bizi naizela, zerbait naizela.
Cogito ergo sum. Deskartes

2010/11/05

Bakardadearen erreinuaren alde on bat?
Bertan sartu baino lehen bizitako momentuak gozoki oroitzea...


Bai, gaur bakarrik nago.
Egun batean bakarrik zegoen santu hura bezala.
Bakardade miserablean , eskilara ertzean baztertua.


Baina gu joan ginen, eta bakardade hori uxatu genion.
Gureganatu egin genuen eta elkarrekin momentua gozatu.

Gaur, ni nago santuaren pareko bakardadean.
Badakizue beraz,
egizue santuarekin egin genuena lez...

2010/11/04

Lasterka etengabean...

Lasterka noa...
Lasterka, helmuga ikus ezin dezkedan arren.


Bidean gauzak galtzen noa,
gauzak, zeinak inoiz ezin jasoko ditudan.




Baina ezin gera naiteke.
Ezin naiteke gera, bestela, 
nork daki garaiz iritsiko naizen?



2010/11/01

Behinola, Jean-Louis Davanti entzun nion:







 Garenak garela ez dezagun etsi.
Aurrera egiten jarrai dezagun.
Matriak lotzen gaituen artean, agian, egunen batean patriak ere familiarekin bat egingo duen itxaropenez.
Eta ez ahaztu, egin irribarre 
J