2010/09/28

TXORI TTIKIA (J.A.Artze - B.L.)



Txori ttikia nintzelarik
esan zidaten,
kaiolan bizitzeko
sortua nintzela, (bis) 
gero arrano bihurtu(ko) nintzanean
kaiola hautsita aldegingo
nuen beldurrez.
Libro nintzela sinistarazi
nahi zidaten,
horregatik iriki zizkidaten ateak
egin nezan hegaz,
bainan luze gabe ohartu nintzen
hanka harkaitz bati
lotu zidatela
kate motz eta astun batez. (dena bis)
Kaiolako ateak iriki zizkidaten,
bainan hanka harkaitz bati lotu zidaten. 

(EGUNEN BATEAN IRITSIKO DA ARRANOARI KATE MOTZ HURA MOZTUKO DION HORI,
 ETA LUZE ETA LIBRE EGINEN DU HEGAL...)

2010/09/25

Agur ala kaixo?

Begietara begiratu eta irribarrea irteten zait,
masaila musukatzean begiak geldo hetsi,
Orduan ezin ikus ditzaket zure begiak eta irribarrea airearen erritmoan betikotasunean galtzen da.


Baina badakit hor zaudela, ni eheinatuz
baita beti hor egongo zarela ere.


Zure presentzia nabari dudan horietan 
amonaren sukaldeko suak egiten duen lez,
nire bihotzaren sakona gogotik berotzen duzu.


Gaur, aldiz, nire sua itzaltzen ari da, ez zaitut aurkitzen
betikotasunak bahitu zaitu eta ez dut zure begiradarik ikusten. 

Aldiz, begiak itxi eta hor zaude, niri irribarrea eragiten.
Baina irribarre horrek ez du lehengo indarra.
Ezin ikus baititzaket zure begiak.
Zure aurpegia eternitateak lapurtu dit maltzurki.


Hala ere nire buruan beti izango da irribarrea eragingo didan begirada horren sua.
Nire bihotzean zure musuen sukarrak betirako iraungo duen lez.


Begiak itxiko ditut. 
Nire alboan zaudela imajinatu,
begietara begiratzen didazula amestu,
eta irribarrea irtengo zait, zure presentzia konstatatuko duen zeinu.


Entzuten nauzulakoan;
maite zaitut eta egun eta eguzki maiteko zaitut.

2010/09/21

BAZKALOSTEKO KAFEA...(Mikel Urdangarin)

Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke

nire bizitza laburra baina
zein desberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta 
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen

zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan

momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.

2010/09/20

Bi ahots,
ez, bai
bai,ez

Bai,
akatsak darrai,
ez,
eutsi nekez.

Bai,
 ezinean gatibu
itsasoak lapurtu
 buruaz beste egin du