2011/07/25

"Zein soineko jantziko dut?" galdetu ostean,
 
"gorria" erantzun diozu . 

Xarmant dago,
begira diharduzu...

Ilea, sorbalda erdia igurtziz utzi dut albo batean.

Eder dago,
begira diharduzu...

Hanka luzeak dakusazu, erotismoaren oinarriak.

Lirain dago,
begira diharduzu...

***

Baina atzera begiratzearekin batera eskuak alde egin dizu,

Beldurturik dago,
oihuka diharduzu...

Aurpegia laztandu beharrean ZIRT-ZART berotu duzu..

Negarrez ari da,
oihuka diharduzu.

Sorbalda erdia laztantzen zion iletik tira egin diozu.

Erregutzen ari da,
oihuka diharduzu...



Etxetik irten zara, eta lasai zoaz...



2011/04/26

badakit hor zaudela

        Ezin ikus zintzakedan 
     Eta, gauero galdetzen nion

             nire buruari, nor izan zitekeen
   halakorik eragotz liezadakeenik
        Eta, erantzun zenidan, baina ez
                                                  nizun entzun.
          Neurearekin jarraitu nuen, nire baitan
              Erostan, aieneka; ezin ikus baitzintzakedan.

           
   
  
        Baina, egunsentian ohartu naiz nor den    
             erruduna.  Zu zeu ari zinen garrasika
                             egia ikusarazi nahian. Egia, ni neu     
                           nintzela guztiaren hobendun,
            Ez zegoen inor zu ikustea
          eragozten zidanik, ni neu baizik;
 sator begiekin begiratzen
        zintudala ohartu gabe.

2011/04/05

Lainoek, damu, agur diote.
Murrungaz busti dituen arima tristeen erruki,
agian, eguzkiak poztuko dituen esperantzan, bere txandari "adio" esanaz.

Laino haiek ez dakite, ordea, arima tristeak bustitzeaz gain badutela beste zereginik.
Milaka lili polliti begiak ireki baitizkie, 
ortzia erreparatzen utzi, lurra kolorez jantzi.



Gaur malkoak isuriko dituen lainorik gabe,
argitzen duten eguzki printzeak ezertarako ez baitira, 
desertu hits bat sortzeko baizik.


2011/03/23

Lurrean argi polit zena zeruan, betikotasunean liluragarri baita.

Ballet dantzari baten zapatek negar egiten dute. Negar lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. Inongo errurik gabe bizi guztia sufritzera kondenatuak daude, eta egunen batean, besterik gabe, beren bizia eten egingo da. Arima lapurtuko dion zuloak betikotasunerako erretiratuko ditu, negarrez, lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. Ballet dantzari baten zapatek negar egiten dute. Inongo errurik gabe bizi guztia sufritzera kondenatuak daude, eta egunen batean, besterik gabe, beren bizia eten egingo da. Arima lapurtuko dion zuloak betikotasunerako erretiratuko ditu, negarrez, lurrarekin marruskatzean jasaten duten ezinaren omenez. 

Eta, atzo haurtxoak aitonak emandako kaxan jaso zuen bere harri maitea, bere bizia. Altxorra bailitzan maite duen hori. 

Baina, ustekabean bestea etorri da, eraman egin du, bizibarik utzi du haurtxoa. Inongo errurik ez zuen haurtxoari biza kendu dio.

Horregatik diotsut beste horri, egina egin duzu, baina damutuko zaizu. Ez zizuten erakutsi nonbait zurea ez dena ezin lortu dezakezula, jabetza horren zortea duen hark ematen ez badizu behintzat.
Egina egin duzu, haurtxoari bizia kendu diozu, eta damutuko zaizu, ordainduko duzu, zeruetako argirik ikusiko ez baduzu.

Haurtxoak orain, gauero zerura begiratuko du, negar egingo du, baina argi bat ikusiko du. Halakorik merezi ez zuen arren bere bizia han egongo da, zaintzen, maitatzen. Lurrean argi polit zena zeruan, betikotasunean liluragarri baita.

2011/03/16



noizbait, 
nonbait, 
norbaitek norbaiti esandako zerbaitek,
noraeza nagusitu zuen 
nonahi.

2011/02/07

Kotoi malutek ispiluko isla lausotzen dute. Lausokeriak itsutu du. Itsutu, baina ez gortu. Oihu fina, mingotsa, zorrotza ... Ez du atea ikusten, sentitzen, entzuten.



Negar malkoa.




Bizkarrean eskua, lasai, hemen naiz. Kotoia haizeak eraman du, oihua argiak irentsi du. Atea ikusi du, sentitu, entzun.


2011/02/04

Mendi puntara iristeko, 
gorriak ikusi,
izotza nagusi
kemenari eutsi...


Mendi puntara iristean,
ikurrina ezarri
"gora gu" ohiukatu
baina, zertarako balio du
herriak ikusten ez badu?






2011/01/23