2010/10/25

eta askatuko da...




Sagar berde bat erosi dizut,
gozoa dirudi, itxura ona du.

Baina, zuk esan ohi didazun bezala,
itxurak ez du ezertarako balio
barnean ezer onik ez badu, behintzat.

Eta, barrukoa hobea izanez gero kanpokoa baino?

Agian haragia ...

Ez, haragia ez da ona.
Preso ditu, irteera galarazita.
Haziak. Gatibu harturik.
Sagar berri bat sortzeko nahitan, gatibu,
atzerritar zaien sagarrean.

Baina, kosta ahala kosta, egunen batean
sagarra usteldu egingo da.
Usteldu eta hazia aske izango da.
Aske, sagar berri bat sor dezan.
Benetan berak izan nahi duen sagar librea, askea...

2010/10/24

alegoriak alegori

Bizitzaren kualitate hoberenak erreparatzen geratu naiz gaur goizean.
maitatzea eta maitatua izatea... Ederra.
Errespetatzea...

Baina, gaur batek egin dit dei.
Bere gordelekutik atera eta eskuaz agurtu nau.
Har iezadazu mesedez! oihukatuz...

Zer erremedio,
soka bota eta heldu bezain pronto tira egin diot.

Orduan, belarri alboan jarri eta zerbait xuxurlatu dit.

Arrazoi du.

Eginak eginda, laket zaizuen horregatik,
kalean gure presentziak gurutzatzean,
zuen estimua erakusten didazuen unea dela
falta zitzaidan eta batzuetan ikusten ez dudan faktore hori.

Horregatik, eskertzen dizuet hala egiten duzuenoi,
zein nire bloga jarraitzen duzuen guztioi.


Zuen presentziaren inspirazioak ornitu nazala.
;)

2010/10/23

Kontrolak eta kontrolak daude.

Baina, zein kontrol kontrolatu aukeratzen zail da.

Kontrol batzuek, azkenean, deskontrol hutsean harrapatzen

baitzaituzte.

















Ilargipeko gauetan,

zure alboan aurkitzen dut kontrola,

Baina ez zaudenean eskuetatik ihes egiten dit.

Urrun zaudela pentsatzeak,

zure fereken biktima izan ezinaren errealitateak,

deskontrolak sortzen didan barneko kartzelan preso hartzen nau.

Baina deskontrol horrek badu ezer onik,

itzultzean, fereka, zirri, laztan guzti horien lekuko izango naiz,

deskontrol horren indarra konpentsatzen duen sua nire gorputzaz 

jabetzen delarik…

2010/10/18

eternity




Egunen batean, erlojuaren orratzak, lasterka 
etengabetik, amore eman eta pott egingo balute..


.












zure ondoan nagoela izan dadila...

2010/10/17

"Eta, nire eguzkia zarela esaten badizut?"

"ZERGATIK?"









"Zure inguruan 
biraka diharduen
zera bat delako 
nire bizia"...

2010/10/15



Sekula gertatu al zaizu zerbait amestu eta ondoren benetan jakin ez izana ametsa edo errealitatea izan den?


Eta, pentsatu duzu inoiz, agian amets hori dela errealitate eta errealitate gisa duzuna amets?








Une honetan ametsetan egon zaitezke,
 ala ez...

2010/10/13

Dutenek, dutela erakutsi nahi ez eta estali egiten dute.


Ez dutenek, aldiz, ez dutela estali eta nahi duten hori balute lez erakusten dute.


Dutenek dutelako, ez dutenek ez dutelako...



... Duzuna ederresten ikasi eta hitz egingo dugu...
"Zoazen lekura zoazela, zin egidazu itzuliko zarela".

2010/10/10

gero arte...

nahiz ta sufrimendua
eraman soinean
beti irribarre bat
zure ezpainean
ta urteak aurrera
doazen heinean
beti biziko zara
Lusarbe gainean

 

gure amona polit eder hau
izan da gure eredu
orain bakarrik ez da egongo
Pedro aitona ere badu
une latzetan une onetan
irribarrea mantendu
esker mila amona maitea
familia dezu zaindu












Aurrera zoazen heinean harriak, arrokak, harritxintxarrak. 


Denek oztopatuko dute zure bidea.

Zurea, nirea eta haiena.

Eroriko zara, naiz, gara, dira.

Baina laguntzeko izango nauzu, gaituzu, dituzu.

Badakit, bai, nik zu, hura, haiek ere laguntzeko izango ditudala.

Elkarren artean altxatuko zaitugu, zaituzte, nauzue, naute.

Eta bidean aurrera jarraituko dugu, dute.

Besteek ez baitakit, baina zuk ni beti hor izango bainauzu.

Behar duzunean eskua heldu edo bizkarrean saka egin eta berriz erreakzionarazten.

Baita behar duzunean gogor heldu eta ustekabeko musu bat ematen.

Haiek, hark, horrek, ez dakit.

Nik, behintzat plazent, laket, atsegin, gogoko zaitut.

Eta inoiz ez zaitut utziko, askatuko, egotziko.

Beti maiteko baitzaitut, baitzaitut, baitzaitut.

2010/10/08

  Trenean sartu naiz.
Aurrera doa, aurrera leihoetatik ikusten direnak nire gogoan seilatuz...

Trenetik ikusten direnak eta bertan daudenak.
Bertan daudenak, euren bidaia non, noiz eta nola amaituko den ez dakitenak.
Horrela da, tarteka geratu egiten da.
Trena geratu eta bidaiariren bat jaisten da, gehiago ez itzultzeko.

Eta gaur zu zoaz.
Joan zara eta ez zaitut berriz ikusiko, baina leihoetatik ikusten direnen moduan nire gogoan seilatuta geratuko zara.


2010/10/05

Argi barik dagoen gelaren erdian,


                                                                                                                  











argi izpiaren bila...









eta, argi eza balitz hoberena?













ezin jakin....