2011/07/25

"Zein soineko jantziko dut?" galdetu ostean,
 
"gorria" erantzun diozu . 

Xarmant dago,
begira diharduzu...

Ilea, sorbalda erdia igurtziz utzi dut albo batean.

Eder dago,
begira diharduzu...

Hanka luzeak dakusazu, erotismoaren oinarriak.

Lirain dago,
begira diharduzu...

***

Baina atzera begiratzearekin batera eskuak alde egin dizu,

Beldurturik dago,
oihuka diharduzu...

Aurpegia laztandu beharrean ZIRT-ZART berotu duzu..

Negarrez ari da,
oihuka diharduzu.

Sorbalda erdia laztantzen zion iletik tira egin diozu.

Erregutzen ari da,
oihuka diharduzu...



Etxetik irten zara, eta lasai zoaz...