2010/09/25

Agur ala kaixo?

Begietara begiratu eta irribarrea irteten zait,
masaila musukatzean begiak geldo hetsi,
Orduan ezin ikus ditzaket zure begiak eta irribarrea airearen erritmoan betikotasunean galtzen da.


Baina badakit hor zaudela, ni eheinatuz
baita beti hor egongo zarela ere.


Zure presentzia nabari dudan horietan 
amonaren sukaldeko suak egiten duen lez,
nire bihotzaren sakona gogotik berotzen duzu.


Gaur, aldiz, nire sua itzaltzen ari da, ez zaitut aurkitzen
betikotasunak bahitu zaitu eta ez dut zure begiradarik ikusten. 

Aldiz, begiak itxi eta hor zaude, niri irribarrea eragiten.
Baina irribarre horrek ez du lehengo indarra.
Ezin ikus baititzaket zure begiak.
Zure aurpegia eternitateak lapurtu dit maltzurki.


Hala ere nire buruan beti izango da irribarrea eragingo didan begirada horren sua.
Nire bihotzean zure musuen sukarrak betirako iraungo duen lez.


Begiak itxiko ditut. 
Nire alboan zaudela imajinatu,
begietara begiratzen didazula amestu,
eta irribarrea irtengo zait, zure presentzia konstatatuko duen zeinu.


Entzuten nauzulakoan;
maite zaitut eta egun eta eguzki maiteko zaitut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario