2010/11/24



Behin, maite ninduzula esan zenidan, 
esan eta soka batekin inguratu ninduzun.
Betiko zuri lotuta mantenduko ninduen sokarekin.

Egun batean ibaira eraman ninduzun.
Urertzean geratu nintzen 
zu bertan basiatzen zinen artean.

Ibaian  behera zindoazen.
Behera uraren korronteak zeramatzala.
Eskuineko eskua jaso eta agurtu egin ninduzun.
Agurtu eta eskua ezpainetara hurbildu zenuen, muxu bat bidaliz.

Irribarrea marraztu zitzaidan zurekiko
 nuen, 
dudan 
eta izango dudan 
xeraren ondorioz.

Baina oharkabean, 
ur-jauzira iritsi zinen.
 
Betiko niregandik aldenduko zintuen ur-jauzi madarikatura.

baina

Nonbait, nire barnean orain arte galdurik zegoen ausardia irten zen lasterka.
Lasterka, nire maitea kendu nahi zidan horri aurre egitera.
Soka hartu nuen, 
bion maitasuna ahalbideratu zuen soka,
txirikorda pottolo bat egin nion 
eta hel zenezan luzatu nizun.

Sokak berriz ere bete zuen bere beharra.

1 comentario:

  1. Oharkabean,
    urjauzira iritsi zinen,
    amildegira...
    Baina...
    beti izango dugu lotuko gaituen soka!!!!

    Bai horixe!!!
    Maite Zaitut!!!!

    ResponderEliminar