aberria atzean uztean ohartu naiz,
hitz batek atzean duen historia,
mendi batek magalean duen bizia,
Itsasoak zaintzen gaitu,
kukuarrik babestu,
Nola ez nintzen lehenago konturatu?
Altxorbat dugu eskuartean,
konturatu naiz bat-batean,
eta promes egingo dut,
beti mantenduko dut
altxor hori babesean,
ez dut utziko, itsas piratek,
ertz batetik zein bestetik
eraso egitea,
Erbesteak erakutsi baitit,
guk dugun hori
ezin dela inon aurki.
Ama, alaba, lagun, maitale
hitz, harri, aire, itsaso,
Jar zaitezte momentu batez,
zerutik herriari so,
gurea da, gu gara,
mendez mende, pausoz pauso,
berezi egin gaituena
Ama, amona,
Euskal Herria
Zure hutsunea
ResponderEliminarbetezina egiten ari zait.
Dei egin eta
isilunea
besterik ez.
Dei egin
eta orain ezin det...
Zu erbestetik
ari zatzaizkigu
baina gu
Herrian bagaude ere
ezin zerutik so eginez jarri...
Egunak argitzen zizkigun eguzkirik gabe
EZIN BAITUGU SORIK EGIN!