Sagar berde bat erosi dizut,
gozoa dirudi, itxura ona du.
Baina, zuk esan ohi didazun bezala,
itxurak ez du ezertarako balio
barnean ezer onik ez badu, behintzat.
Eta, barrukoa hobea izanez gero kanpokoa baino?
Agian haragia ...
Ez, haragia ez da ona.
Preso ditu, irteera galarazita.
Haziak. Gatibu harturik.
Sagar berri bat sortzeko nahitan, gatibu,
atzerritar zaien sagarrean.
Baina, kosta ahala kosta, egunen batean
sagarra usteldu egingo da.
Usteldu eta hazia aske izango da.
Aske, sagar berri bat sor dezan.
Benetan berak izan nahi duen sagar librea, askea...
No hay comentarios:
Publicar un comentario