2010/10/23

Kontrolak eta kontrolak daude.

Baina, zein kontrol kontrolatu aukeratzen zail da.

Kontrol batzuek, azkenean, deskontrol hutsean harrapatzen

baitzaituzte.

















Ilargipeko gauetan,

zure alboan aurkitzen dut kontrola,

Baina ez zaudenean eskuetatik ihes egiten dit.

Urrun zaudela pentsatzeak,

zure fereken biktima izan ezinaren errealitateak,

deskontrolak sortzen didan barneko kartzelan preso hartzen nau.

Baina deskontrol horrek badu ezer onik,

itzultzean, fereka, zirri, laztan guzti horien lekuko izango naiz,

deskontrol horren indarra konpentsatzen duen sua nire gorputzaz 

jabetzen delarik…

1 comentario:

  1. Ene printzes eder hori!!!
    Ez gaitezela gu izan deskontrol horren eragile!
    Maite zaitugu, eta zuk badakizu hori!

    ResponderEliminar